Datorren urtarrilak 30, ostirala, arratsaldeko 18:00etan egingo dugu aurtengo lehenengo Alkargunea.
Gai ordena honako hau da: (gairen bat aurkeztu nahiko bazenu urtarrilak 23rako epea daukazu andraetxea@gmail.com emaila bidalita).
1- 2025ean hartutako erabakien berriikustea
2- 2025eko ekintzen balorazioa
3- 2026ko ekintzak/helburuak:
Atera dezagun patriarkatua gure gorputzetatik! formakuntzarako saioak erabaki
4- 2026ko txandak egiteko proposamena eta talde kudeatzailearen rotazioa
5. 2026ko aurreikuspenak
6- Beste kontu batzuk
Bertan ikusiko dugu elkar!
Hemen doa aurtengo proposamena!
Gogoratu ez dagoela arazorik egun solteetan ere parte hartzeko baina saioei buruzko informazioa jaso nahi izatekotan hobe izena ematea. Izena emateko azken eguna: urtarrilak 30, ostirala.
Animatu eta zabaldu inguruan!
2026ari denontzako bizitza bizigarriagoa egingo dituen aldaketak eskatzen dizkiogu. Alkarrekin saretuz eta antolatuz!
Barakaldo 57 urteko emakume bat eraila izan da. Abenduak 24an, 13 etan kontzentrazioa eskolapean
Hemen irakurketa
2025/12/24
Mutrikuko Arte Eskolako Nerearen oparia.
Obraren izena: Bagina
Hementxe hitzan ateratako berria bigarren eskuko azokaren inguruan!
2025/12/06-07
Argindarraren fakturan aurrezu nahi duzula?
Etorri fakturarekin eta elkarrekin aztertuko dugu!
2025/12/04
Konplizitate sareen aurrean, ERRESISTENTZIA FEMINISTA!
Azaroak 25, 18:30 tan kontzentrazioa eskolapean
2025/11/25
2025/11/07
Menopausiara hurbitzen zaude, murgiduta edo aia innteresatzen zaizu? Ez galdu aukera Juncalen eskutik gure bizipen, beldur, galderak partekatzeko!
Idazle etxebarritarrak, zahartzaroa guk nahi dugun gisa eratu leikela erakutsiko digu, ez gizarteak ikusik nahiko ligukeen gisara.
2025/10/23
2025/10/20
2025/10/14
FEMINISTOK PALESTINAREKIN
Urriak 12 an giza katea
2025/10/12
Animatu ikasturtea lagun artean hastera, meriendatuz eta berriketan, Andraetxea zabaltzeko txandak hartuz. Denon artean eginda, errezago egingo dugu!
2025/10/02
HOBEKUNTZAK ESPAZIOAN
Hurrengo asteburuan Ondarruko andrak Bilborarte eingo dabe arraunian eta Lekitton eingo dabe paradia domekan.
*Animako zinateke harreria etxen andrak erramutan taldeari*?
Batzuk lehorrian erremu ta banderakin ta beste batzuk uretan nahi bada surf tablakin, padel tabla, piragua, igerilarijak bujakin, potin txikinakin…. bakotxak itsasua hartzeko modu ezberdin bat aukeratu leikiu!
*Helburua* _Euskal kostaldean su feministak sortzen doaz emakumeok itxasoa ere hartzeko gonbidapenarekin eta itxasoa denona dela aldarrikatzeko._
*Uztailaren 6an, HARRERA 13:00etan abadien mollan*
Parte hartzen animaten bazara 12:30 tan geratuko gara Abadien Mollan antolatzeko
Leioako eta Idizalbaleko neskak lekittoko Amuma Makurrak eta Paskualiten aurka! Etorri animatzera
2025/06/14
Ekainaren 13 an 18:00 tan Andraetxean urteko alkargunea dugu.
Espazioa badaukagu eta asko gara aldaketak nahi ditugunak. Bagoaz bidea egiten, batu gaitezen hurrengo pausuak zehazteko!
*Gai ordena*:
- Aurreko urtean ezarritako helburuak birgogoratu.
- Ikasturtean zehar egindakoak aurkeztu.
- Lan taldeka:
Nola baloratzen dugu egindakoa? Zer proposatzen dugu hurrengo ikasturterako?
-Itxiera: Amankomunean jarri lan taldeetan esandakoak.
2025/6/02
Badaukagu emakumeen* surf egunerako data berria: *ekainaren 8an*, igandea, izango da. *Izena emateko*, klikatu beheko estekan eta bete ezazu galdetegia (aurretik beteta zenutenok, berriz bete mesedez). https://forms.gle/7Ki3Ax9CPGif5xBj6
2025/6/08
Gasteizko emakume bat eraila izan da Haron.
Erasorik ez erantzunik gabe!
2025/05/11
Andraetxean badauka telegrameko taldea, has gaitezen erabiltzen euskera denontzako irisgarria izan dadila
Sartu klik eginez
*Kulturartekotasunari eta euskarari ahalik eta indartsuen eusteko* asmotan, UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) batera, egitasmo berri baten murgildu gara.
*Andraetxeko funtzionamenduan* ere, aldaketak egongo dira gaiari lotuta: mezuak bidaltzeko modua, guztiongana informazioa iristeko egitekoetan, euskal hiztunak ez direnekin harremantzeko moduak,… Eskertuko genuke *telegrama* mugikorrean instalatuta ekartzea. Aldibereko itzulpena egongo da.
Gogoratu euskarak behar gaituen lez guk ere bera behar dugula
Gehiago hitzan
*Formakuntza: maiatzak 8, 18:00* Andraetxean
Ez ahaztu fakturarekin etortzea
2025/04/10
Animatzen musean ikastera?Etorri martxoak 20 an eta elkarrekin ikasiko dugu!Eman izena hemen
Izena emateko Andraetxean edo QRaren bitartez. Animatu!
2025/04/12
Aste hontan Danele Sarriugarterekin eman zaio hasiera.
*Izan ausart, heteronormatik at!*
Aurtengo Martxoaren 8 an heteroaraua salatu eta bizitza ez normatiboak aldarrikatuko ditugu!
Bide horretan, animatu, ostegunean, 18:00 etan Zine forumera! Andraetxean. 2025/03/08
Domeka honetarako gonbidapen bat daukagu:
testuinguru kultural ezberdinetako emakumeen topaketa.
Anitzak topakta, animatu!
2025/02/16
Adi datekin!
Andraetxeko txanda hartu gabe daukazula?
Aukera ona izka-mizka baten inguruan elkaren beri izan eta zure txanda hartzeko.
2025/02/13
Hs gaitezen antolatzen
2025/02/06
Eman zaio hasiera batukadari burrunbada eder batekin.
Gure bizitzak erdigunean jarri eta gorputza zaintzeko tarte bat hartzera animatzen zara?
Larunbat honetan hasi eta ekainerarte hilean behin egiteko aukera izango dugu.
Ekarri esterila eta mantatxoa eta Andraetxean elkartuko gara!
Eman izena: https://forms.gle/Px5K6YUvg11PLhM49
2025/02/22
Gustako jatzun irrintzija botaten ikastia? Anima zaiz irrintzi tailerrera!
Aulestitxik etorriko jakuz alkarreaz ikasi ta hobetzeko asmoz.
Itxi barruko ujijari gorputza astintzen !
2025/01/23
Arrakastaz eman zaio hasiera emakume migratuentzako aholkularitza juridikoari.
Hurrengo saioa, urtarrilak 31, 17 tan izango da
Ezagutu nahi zenituzke zeure eskubideak*?
Lan kontratuak, arraigoa,…
Urtarriletik ekainera abokatu bat izango dugu aholkularitza juridikoa emateko Lekeitioko Andraetxean. Paskual abaroa kalea,3.
Lehen saioa, urtarrilaren 10ean, 18:00etan izango da.
Ez ezazu galdu!
*Batuta eta informatuta indartsuagoak gara*!
2025a ekintzaz blai dator Andraetxera!
Herri feminista eraikitzea helburu, mota ezberdinetako ekintzak izango ditugu urtarriletik aurrera.
Gure herri/inguruko emakumeak ekintzetara gonbidatzeko asmoz, *Santo Tomas egunean 12:00tan Udaletxeko eskilaretan* gelditu gara eskuorri honen banaketa egiteko.
Gorputz anitzak, jatorri anitzak, bizipen anitzak, izaera anitzak!
Topaketa hau testinguru kultural anitzetako emakumeei zuzenduta dago eta gure esperientzia eta erronka partekatuei buruz hausnartzeko eta hitz egiteko aukera paregabea izango da.
Testuinguru kultural ezberdinetako emakumeen topaketari* hasiera eman diogu Andraetxean.
Bertan elkarren bizipenen berri izan dugu. Laguntza behar duten bi egoera agertu dira. Hemen partekatzen dugu guztion artean konponbide bat eman ahal diogulako.
Zehazki, orain 5 hile etorri berri den 21 urteko neska gazte batek *enpadronamentua* behar du, izan ere, hori gabe ez dauka osasun ez ezertarako eskubiderik.
Bestetik, hiru emakumeek hurrengo astetik aurrera etxegabe geratzen dira eta etxe baten bila dabiltza *alokatzeko*.
Bere etxean erroldatzera animatzen dena edo etxea alokatzeko prest dagoenak ( edo ezagutzen duenik) idaz dezala pertsonaletik.
Egin daigun *biziak bizigarriagoak* izan daitezan!
Indarkeria matxista kasu baten aurrean zer egin beharko nuke*?
Albo batera begiratzea ez denez aukera bat, egin dieziogun aurre elkarrekin
Galdera hau erantzuten saiatuko gara tailer praktiko honetan.
Protokoloaren inguruan hitz egingo dugu, elkarrekin gure kezka-ezjakintasunak partekatzeaz gain dauden baliabide ezberdinen berri izango dugu.
Bertan ikusiko dugu elkar
2024/11/28
AZAROAK 25
Indarkeria matxistarik gabeko jendartea eraiki nahi dogulako, *azaroaren 25ean* kalera ateratzeko deia egiten dugu.
19:00 konzentrazioa eskolapean.*
2024/11/25
*Azaroaren 20an*
asteazkenean
*18:00tan*
*ANDRAETXIAN* Goiko solairuan
*Marisa Barrena* wikilariaren hitzaldia.
EUSKAL HERRIKO ETA LEKEITIOKO
WIKIEMAKUMEON proiektuaren aurkezpena
2024/11/20
Zelan funtzionaten du Andraetxeak
Zeintzuk tresna erabiltzen ditugu komunikaziorako
Zelan erabiltzen dira
Horrek galderok eta agertzen diren beste batzuk argitu eta ikasteko tailerra izango da.
Animatu
*Azaroak 7, 18:00 tan Andraetxean*
ZINEGOAK LEKITTON
Zinegoak, Euskal Zinema Bilera eta Lekittoko Mugimendu Feministak elkarlanean, genero identitateak eta ugalkortasun eskubidearekin lotura duen hurrengo filma ikustera gonbidatzen zaituztegu
2024/10/21
2024/10/19-20
Inoiz euki dozu batukada baten parte hartu ta ondo pasateko gogua lotsak alde batera itxitxa?Auntxe daukazu aukeria!
Agian inoz eztozu euki aukerarik edo ez zara anima edo ezin izan dozu…
Dena delakoa zure egoera, HELDU DA BATUKADA FEMINISTA LEKITTORA!ahalduntzeko espazijo segurua
Taldea osatuz gero, *hilean behin zapatu goiz* batean formakuntza jasoko genduan.
Eman izena hurrengo inprimakian eta animatzen garenon artean antolatuko gara. Euskal Herriko Batukada Feministako kideak prest daude guri formakuntza emateko eta!
Ikasturtean ditugun erronkak hitzan jasota
egin klik osorik irakurtzeko
2024/10
INAUGURAZIOA
Ostiral honetan Andraetxeko goiko espazioaren inaugurazioa
*Irailak 27, 18 tan Andraetxean*
Ikasturteko ostegunetako *txandak hartzeko* aprobetxatuko dugu! Ahal baduzu etorri pentsatuta noz nahiago duzun txanda egitea edo begiratu gure siteko egutegian . Eta oraindik bazkide ez bazara egin, aukera bikaina egiteko
2024/09/27
2024/08/31
Mila esker Eba eta Mertxe!
AHALDUNTZE FEMINISTA
*Nork eskeiniko du?* Herrian mantenimendu lanetan eta auto konponketan lana egiten duten bi emakumek.
*Zer eskeiniko dute?* Etxea ( iturgintza, elektrizitatea,..) eta autoaren mantenimienturako eta egoera zehatz batzuetako arazoei irtenbideak emateko oinarrizko irizpideak.
*Zergatik formakuntza hau?* Baliabideak izateko egunerokoan sortzen zaizkigun egoerei aurre egiteko eta autonomia gehiago izateko, gu geu ahalduntzeko.
2024/07/11
*Ekainak 28, harrotasun eguna, DESBIAUON MANIFESTAZIOA Lekitxon!*
Eskualdian ere zisheteronormatik kanpo bizi nahi dogulako, sexu- eta genero-disidentiok kaliak hartuko doguz. Gure borrokia ez dago salgai, eta ekaineko zuriketien aurrian, lehen lerrora ekarri nahi doguz gure aldarriak.
Desbiau zaitxez eta batu mobilizazioa!
*Pinkwashingik ez!*
*Disidentiontzat herri seguruak*
2024/06/28
2024/06/24
ONDARRUTARRAK
Atzo bisita berezia izan genuen Andraetxean! Ondarrutik erremotan heldu ziren 45 urtetik gorako emakumeak trañeran. Abadeen moian harrera eta dantza egin ostean, Andraetxean beraien manifestua aurkeztu ziguten eta baita erronka guri bota ere! Ostean Ondarrura bueltatu ziren erremotan. Plazer bat izan zen beraiei harrera egitea, lekeition ere lortu suten su feminista piztea! hementxe manifestua
2024/06/23
2024/06/19
Dantza ikastaroa
Asteazken honetan, ekainak 19 an Andraetxean euskal dantzetako oinarrizko ikastaroa izango du, animatu!
kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez gure iraultza…
2024/06/19
Badatoz ondarrutarrak!
Ondarruko Andrak Erramutan talde feministak, Ondarroa- Lekeitio itsas erronka feminista egitera dator ekainaren 22an.
Hurrengo zapatuan 11.00etan helduko da trainerua Lekeitioko portura. Harrera ostean Andraetxera joango gara ta bertan beraien proiektua azalduko digute.
Helburua emakumeak itsasoari lotutako ekintzetan bisibilizatzea da, batez ere sasoiko emakumeak, arraunaren bitartez itsasoa hartzeko. Ein daigun harreria gozua ondarrutarri!
2024/05
2024/04/23
2024/04/17
2024/04
2024/03/27
2025ean
Ikusi elkarrizketa
2024/03
2024/03
2024/03/06
Gaurkoan txiki gelditu zaigu Andraetxea, Uxue Alberdiren konpainia ezin hobean.
Hitzan argitaratutako berria
Andraetxea kokatzen den tokiak badauka emakumeontzako historia...
Urteko erronkak zehaztuta, eman diogu hasiera bideari!